Playoffs
LEHENENGO ERRONDA/FINAL ZORTZIRENAK

Playoff-etako lehenengo erronda jokatu zuten Portland Trail Blazers-en kontra, nahiz eta jokatu zuten lehenengo partidua Portland irabaztea, Los Angeles Lakers-ek 4-1 irabazi zuten seriea. Portland oso talde ahula zen eta erraza jarri zioten Lakers-ko taldeari
Hemen erronda honen azken partidua uzten dizuet
BIGARREN ERRONDA/FINALAURREKO

Playoff-etako bigarren erronda Houston Rockets-en kontra jokatu zuten. Talde honek bi jokalari oso onak ditu: Harden eta Westbrook, baina ez zen gehiegi izan irabazteko. Nahiz eta jokatu zuten lehenengo partidua Rockets-ek irabazi ,azkenean Los Angeles Lakers-ek 4-1 irabazi zuten seriea berriro, aurrekoan bezala.
Serie honen azken partidua uzten dizuet
HIRUGARREN ERRONDA/KONFERENTZIAKO FINALA

Lakers-ek Denver Nuggets-en kontra jokatu zuten Koneferentzietako finala, beste partiduak ez bezala irabazten hasi ziren eta 4-1 irabazi zuten Nuggets-en kontra, sentsazio oso onak utzi zituen taldea.
Nuggets vs Lakers-en 5 partidua
AZKEN ERRONDA/NBA-KO FINALAK
Lakers-ek Miami Heat-en kontra jokatu zuten NBA-ko finalak, Miami sorpesa gehien eman duen taldea izan zen eta Jimmy Butler da bere jokalaririk hoberena. 4-2 irabazi zuten Miami-ren kontra.

Hemen playyof-etako azken partidua uzten dizuet


